XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekaina, 14. Astelehena.

Faxisten tanke kolumna bat Bilbo-rantz zetorren Asua-ko aldetik.

Asua hartu eta aurrera egin zuten, baina ez luzaroan.

Laster, Beldarrain komandantearen gudariek aurrea eman zien kontra-atakatuz, eta Asua berreskuratzea lortu zuten, etsaietatik Zaragoza errejimenduko 77 soldadu preso hartuz.

Asuatik Bilbora ez daude ezta 6 kilometro ere.

Armen zarata Bilbon entzun zitekeen, berrehun mila pertsona hiritik ihes egiten ari ziren une berean.

Zerbait hegoalderantz, mendi gainetatik, faxistek Santa Marina hartu eta San Roke-rantz abiatu ziren.

Kasinoa ez zuten oraindik bereganatu, baina zeuden lekutik, han behean dagoen Bilbo begiztatu zezaketen.

Ekaina, 15. Asteartea.

Egunsentian, aurreko egunetan bezala, abioi faxistek Bilbotik irtetzen diren bideak bonbardatu zituzten, iheslari zibilak airetik metrailatuz eta jendea izutuz.

Populazioaren egoera gehiago gaizkoatzeko, faxistek Bilbora doazen ur tuberiak apurtu egin zituzten, hiria urik gabe utziz.

Faxistek, mendigainetatik, aurrera egin zuten Bilborantz.

Hiritik oso hurbil zeuden.

Hiri barruan gudariek ibaiko zubiak dinamitatu zituzten, euskal gobernuaren armada ezker aldera eraman ondoren, baina gudari talde batzu beste aldean geratu ziren, hiriaren azken defentsa egiteko.

Ekaina, 16. Asteazkena.

Portugalete eta Areeta elkartzen duen zubi transbordatzailea gudariek dinamitatu zuten, goizeko bostetan, (...).